XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hura birpizteko asmoz egindako edozein saio, beharraren gainetikoa izan ez eze, hori atzerakuntza bat litzateke gainera.

Eta Naturaz dioguna, hemen historiazko aurreramendu-prozeso bat-tzat harturikoaz, era berean aplika dakioke gizartearen historiari haren abar guztietan, eta jeneralean, giza (eta jainkozko) gauzez arduratzen diren zientzia multzo guztiei ere.

Historiaren, Zuzenbidearen, Erlijioaren eta abarren filosofiá ere egiteetan beretan egondako lotura erreala filosofoaren buruan asmaturiko beste batez ganbiatzea besterik ez zen, eta Historiá, multzotan eta zatika ere, halako ideia batzuen betetze gradual bat bezala hartzen zen, naturalki, ideia horik filosofo beraren ideia kuttunak ez beste zirelarik.

Honen arauez, Historiá eten gabe ari zen lanean, baina beharraren pean, aldez aurretik jarritako helburu ideial batetarantz, esate batez, Hegel baitan, haren ideia absolutuaren betetzerantz, eta ideia absolutu honetaranzko aldenezinezko joerák historiazko gertaeren barneko loturá osotzen zuen.

Hau da, egiteen loturá erreala, oraino ezkutua zena oraindik deskontziente edo kontzientziara pittinka pittinka datorkeen, aurreikuste misterioso eta berri batez aldatzen zen.

Hemen, Naturaren arloan bezala, kateamendu asmatu eta artifizioso horik akabatu beharra zegoen, honetarako errealak eta egiazkoak aurkituaz; azken batean, giza sozietatearen historian domeinatzailetzat gainjartzen diren mugimenduaren lege nagusiak aurkitzea besterik ez zèn misioa, berau.

Baina gizartearen aurreramenduaren historiák ba du puntu batetan esentziazko diferentzia bat Naturaren aurreramenduarenarekiko.